lunes, 26 de abril de 2010

Firma bilketa

Gure legitimitatea dudan jarria ikusita gure proposamena ikasleriari erakusteko ordua zela erabaki genuen. Firmak biltzen hasi ginen, alde batetik jendeak gure asmoaren berri izan zezan eta beste batetik ados zegoen edo ez ikusteko. Emaitza argia izan zen: 400 firma baino gehiago batu genituen aste beteko epean. Ikasle Guneak onarpen masiboa jaso zuen. Hona hemen banatu genuen panfletoa:
IKASLE GUNE AUTOGESTIONATU BATEN ESKAKIZUNA
Gizarte Zientzia eta Komunikazio fakultateko asanblada martxan paratu dugu ikasleok. Adin eta ikasketa ezberdinetako pertsonak bildu gara asanbladara. Bertan gure kezkak eta nahiak eztabaidatzen ibili gara harik eta ondorio komun batera heldu garen arte.
Fakultatean bildutakook guretzako eremu baten beharra ikusi dugu, unibertsitateko espazioa banatzerakoan ikasleok gune propiorik ez daukagula ohartu baikara.
Bologna prozesuak dakarren indibidualismoak ikasleok arteko harremanak hozten ditu: lehiakortasuna oinarri duen sistema baten pean gara, horren guztiaren kontra egiteko beste eredu bat bilatzen ari gara.
  • Gu geuk kudeatutako espazio bat nahi dugu, gure fakultateko ikaslle guztientzako irekia.
  • Kokapen erreferentzialduna izan dezan eskatzen dugu (eraikin berriko beheko solairuan kasu)
  • Ekimen ezberdin eta alternatiboak (hitzaldiak, liburu-tertuliak, eztabaidak, bideo emanaldiak...) bultzatuko dituena.
  • Elkarbizitzako sustatzeko trena izango da, guztiontzako irekia, anitza. Ikasleok ikasleontzako egina.

Eskakizun hauekin guztiekin Dekanoari gurea den hori emateko esango diogu, ikasleriaren hitza aditu beharko du. Honen harira, ahalik eta ikasle gehienen babesa behar dugu, baturak indarra sortzen duela sinetsita gure xedea erdietsi dezakegulakoan.

PETICION DE ESPACIO AUTOGESTIONADO

Los estudiantes de Ciencias Sociales y de la Comunicación hemos puesto en marcha la asamblea de nuestra facultad. Nos hemos juntado personan de todas las edades y carreras para compartir nuestras preocupaciones y llegar a una conclusión común.

Los estudiantes que nos hemos juntado hemos visto la necesidad de un espacio para el estudiantado, viendo que en el reparto del espacio en el campus no es equitativo y que carecemos de lugaremos comunes de encuentro.

El proceso de Bologna está impulsando un nuevo estilo de estudiante, competitivo e individualista, en el que las relaciones han quedado en un segundo plano y por eso nosotras buscamos un nuevo modelo.

  • Reivindicamos tener un espacio propio, bajo nuestra gestión y abierto a todas las estudiantes de la facultad.
  • Queremos que tenga una ubicación referencial (en el nuevo edificio por ejemplo)
  • Creemos en la necesidad de un espacio para realizar diferentes actividades (charlas, tertulias, debates, video proyecciones... ) para que los estudiantes se puedan autoformar.
  • Por último será un sitio abierto, creado por los estudiantes y para los estudiantes.

Con esta petición queremos hacerle saber el Decano que reivindicamos aquello que es nuestro, y que aunque no quiera, deberá escuchar la palabra de los estudiante. Por esto, y creyendo que la unión hace la fuerza necesitamos el apoyo de las estudiantes.

No hay comentarios:

Publicar un comentario