martes, 10 de mayo de 2011

Leioako Unibertsitatean ere AHTri Desobeditu!

Aurreko ostegunean, maiatzaren 5an, Leioako UPV Kanpusean ere Mugitu Egunaren harira AHTren aurkako ekimen ezberdinak burutu ziren. Besteak beste, kartelak, pegatinak, komikiak eta abar zabaldu ziren Kafetegi ondoan ezarritako AHTaren txikizioaren inguruko informazio puntu batean. Era berean, margoketen errepresioari desobedientziaz erantzutearren martxan jarri den autoinkulpazio kanpainarekin bat egin genuen Nik ere AHTren aurka margotu dut lelopoean. Autoinkulpazio orri horiek Iruñeako Audientzia Probintzialera bidaliko dituzte maiatzaren 11n aurkezteko asmoz. Gainera, ekintza zuzen moduan Leioan burutzen ari diren obretan zein fakultateetan margoketak azaldu ziren. Mugituren urtebeteko bideoa ikusteko sakatu hemen: http://blip.tv/file/5076572

Amalurra birrinduta eta hezkuntza duinik gabe ez dugu etorkizunik!
Unibertsitatean ere AHTri Desobeditu!