domingo, 19 de febrero de 2012

Inauteriak fakultatean ostegunean!

Leioako campusa Euskal Herri guztian ezaguna da, baina ez bere edertasun eta erosotasunarengatik. Belaunaldiak dira obretan dagoela, ikasleon bekak beti kolokan ibili diren bitartean. Grisago, hotzago eta ilunago egiten duten lanak etengabeak dira, ikasleon behar eta parte hartzeak ukatuz. 2017rako bukatzea espero duten azken mega obra honetan orotara 123 milioi euro gastatuko dira, ikasleon bekak murriztu, gutxitu eta izoztuko dituzten bitartean.
Gainera, mendi puntan dagoen isolamendu gune horretara iristeko egunero hartu beharreko autobusak ez dira ekonomia (ikasleon ekonomia, autobus enpresentzako oso ona baita) eta ekologia eredu hoberenak. Beno, esan beharra dago, azken obra honetan Leioatik bide gorri bat egiteko asmoa omen dutela; baina noski, lehenago norbaitek Leioaraino bizikletaz igo beharko du.


Enpresa pribatuak ere paper garrantzitsua betetzen dute gure artean. Gure ikasketak diseinatzea gutxi izango balitz, campusean bertan BBK zoragarri bat dugu, bai eta enpresa pribatu batek kudeatzen duen kafetegia. Jakin dezazuela bertan ezin dela etxetik ekarritako janaria jan, kontsumo gunea baita.
Jarraitzeko, klaseko kontrola gutxi izango ez balitz, batez ere Bolonia planeko ikasleok, kamarak eta seguratak txoko guztietan topatu ditzazkegu. Guztiz kontrolatuak nahi gaituzte.
Guzti honengatik, Leioako ikasle asanbladek otsailaren 23an fakultateko iñauteriak antolatu ditugu campus guztian zehar. Honako hau izanen da egitaraua:


13:00ean, desfile klasejira bertsolariekin Mikel Laboa plazatik

15:00etan, taperrada intsumisoa kafetegi berrian. Ekarri zure taperra!

Eraiki dezagun gure ametsetako unibertsitatea!
Iñauteriak fakultatetik fakultatearentzako!