viernes, 21 de mayo de 2010

Maiatzean AULKITIK JAIKI ETA ERAIKI!!!2

Aste honetan ere Ikasle Gunea irudikatzen jarraitzea erabaki dugu. Pasa den Ostegunean, Maiatzak 20. Oraingoan ordea, bestelako proposamen batekin: tailer parte-hartzaileak. Goizean goiz esnea eta kafesnea prestatu genituen, gosaldu gabe edo, besterik gabe, gosez hurbiltzen zen edozein ikaslek sabela bete zezan. 10:ooak inguruan hasita denetariko aukerak eskaini genituen: gitarra tailerra, malabareena, bertso-tailer bat... Baita aguakateen hezurrekin lepokoak egitekoa ere!
,
Bazkaltzeko gustuko entsalada egiteko hainbat osagai eraman genituen, bakoitzak nahi bezala jateko eta janaldiak iraun bitartean Asanblada Ireki bat burutu genuen. Gure asmoa tailerretan parte hartu zuen jendeak Asanbladaren nondik norakoan berri izatea zen. Aurretik egindakoa kontatu eta egingo direnetan parte hartzeko. Izan ere, jende berria noiz etorriko zain gaude! Badakizu, ASTEARTETAN 13:00etan AULARIOAN!!!


Maiatzean AULKITIK JAIKI TA ERAIKI!

Gure Ikasle Gunearen proposamenarekin jarraituz eta, beste behin, posible dela erakusteko, Maiatzean eskatzen dugun tokia irudikatzea erabaki genuen. Asmo horrekin pasa den Maiatzaren 13an Aularioa biziz bete gendun, goizetik hasita eguerdirarte:
9:00tik aurrera
Musika, Ikasle Liburutegia, Arte Lanak...
10:00etan
Hitzaldia
13:00etan
Asanblada Irekia
14:00etan
Kantu Bazkaria
Giro ederrean ibili ginen goiz guztian zehar, Fakultateko ikasleak parte hartzera gonbidatuz. Gure Fakultateak daukan kolore gris eta goibela ikusita, kolorez jantzi genuen brotxa eta pinturarekin. Emaitza, ordea, ez zen esperotakoa izan. Dekanotza zein Errektoretzako kargudunen bisitak izan genituen eta ez oso atseginak bereziki. Hitz egiteko gogo gutxiz hurbildu zitzaizkigun.

Hona hemen argazki batzuk:





Hasta los huevos de "Hasta los huevos de la UPV"!

sábado, 15 de mayo de 2010

Palestinari elkartasuna adierazteko Checkpoint bat irudikatu dute Leioan

Israelekiko boikota adierazi asmoz, palestinarrek egunero pairatzen duten errealitatea irudikatu nahi izan dute AlNaqba egunaren harira.

Aurreko asteazkenean, maiatzak 12, 15an Al Nakba eguna dela eta, UPVko Leioako kanpusean Palestinar herriarekiko elkartasun plataformak Check-point (Israeldar kontrola) bat irudikatu dute Palestinarrek jasaten duten eguneroko errealitatea islatu nahiean .

Banatu den esku orria:

“AL NAQBA”-N, PALESTINAREKIN ELKARTASUNA ETA ISRAELI BOIKOTA! 1948ko maiatzaren 15ean Israelek bere estatu sionista aldarrikatu eta inposaketaz aurrera eraman zuen bere borondatea. Momentu horretan "Al Naqba" edo hondamendia bezala ezaguna egin den epea zabaldu zen palestinarrentzat.

Harrezkero, holokausto berri bat emango da palestinarren aurka. 60 urte hauetan, beraien lur eremua gero eta txikiagoa izan da, kolonia sionistak nonahi hedaturik, Palestinatik kanpo 5 milioi errefuxiatu, barne errefuxiatuak, 12.000 preso politiko, apartheid-aren harresia, kontrol bukaezinak(check-point) edonon, lurrak desjabeturik, ekonomia suntsiturik, oinarrizko eskubide zibilak, osasun eskubideak, mugimendu eskubideak eta azken batean bizitza bera, israeldar estatuak baldintzaturik. Hori dela eta, Unibertsitate-komunitateari hondamendi hau gogoratzera, exodoa eta suntsipena salatzera, eta bakea, justizia eta askatasuna aldarrikatzera dei egiten diogu. Hortara, duela urte batzuk Palestinako 170 eragilek nazioartean Israel boikoteatzeko deialdia zabaldu zuten, Israel deslegitimatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko boikot ekonomiko, kultural eta akademikorako deia alegia.

Azken horren harira, hemen gauden ikasle zein irakasleok 2009ko urrian eratu zen Unibertsitateko Israeli Boikot Kanpainari eutsi nahi diogu EHU-UPV israeldar unibertsitateekin mantentzen dituen harremanak bertan behera utzi eta palestinar unibertsitateekiko harremanak indartu ditzan. Garai batean Hegoafrikako apartheidarekin amaitzeko eraginkor izan zen borroka-eredu honen bitartez, argi utzi nahi dugu Isralego estatuaren existentzia bera ez dela zilegia.

Okupaziorik ez! Sionismorik ez! Palestinar herriaren alde! Israelgo Estatuaren adierazpen orori boikota!

_________________

Hoy, en el Campus de Leioa y conmemorando el dia de Al-Naqba, la Plataforma de Solidaridad al Pueblo Palestino ha representado un Check-Point (control Israelí) para difundir y denunciar la situación que viven los palestinos.

El texto difundido:
EN EL “AL NAQBA”, SOLIDARIDAD CON PALESTINA Y BOICOT A ISRAEL!
El 15 de mayo de 1948 Israel reivindicó su estado sionista e impuso su voluntad. A partir de ese momento, se abre el período conocido como “Al Naqba” o la catástrofe por lxs palestinxs. En ese momento, empieza un nuevo holocausto en contra de lxs palestinxs. En estos 60 años, la superficie de tierra será cada vez menor, las colonias sionistas expandidas a doquier, 5 millones de refugiadxs palestinxs fuera de sus tierras, refugiadxs internxs, 12000 presxs políticxs, el muro del apartheid, controles interminables en cualquier lugar (Check-point), tierras expropiadas, una economía devastada, derechos civiles, de sanidad, de movimiento, al fin y al cabo la vida misma, condicionada por el Estado de Israel.
Es por eso, que hacemos un llamamiento a toda la Comunidad uinversitaria para recordar y denunciar esta destrucción y el éxodo que supuso esta fecha y para reivindicar paz, justicia y libertad. Para ello y para deslegitimar a Israel y mostrar solidaridad a Palestina, hace unos años, 170 agentes palestinos hicieron un llamamiento internacional de boicot cultural, académico y económico a Israel. Al hilo de este llamamiento, queremos sustentar la campaña Boicot a Israel de la universidad, que se formo en octubre del 2009 demandando a la UPV-EHU suspender las relaciones que mantiene con universidades Israelíes, asi como que refuerce su colaboración con universidades palesitinas. Con esta forma de lucha, que una vez fue vital para derrocar el Apartheid en Sudáfrica, queremos dejar claro que la propia existencia del Estado de Israel es ilegítima.

¡No a la ocupación! ¡No al sionismo! ¡En apoyo al pueblo Palestino! ¡Boicot a toda expresión del estado de Israel!


viernes, 14 de mayo de 2010

UPVko Ikasle kontseiluak, Israelgo unibertsitateei boikot egiteko kanpaina bat hasiko du

UPVko Ikasle Kontseiluak maiatzaren 13an egin duen asanbladan, Palestinarekin elkartasunerako apustua egin du. Palestinatik etorri diren elkartasunezko eskaerei erantzunez, Israelgo estatu sionistari eta gure kasuan Israelgo unibertsitateei boikota bultzatzeko apustua egin dugu UPVko Ikasle Kontseilutik.

Horretarako, Palestinar hainbat eragilek eta nazioarteko beste horrenbestek egindako eskaera eta konpromisoa hartuz, gure egiten dugu PACBI-aren aldarrikapena (www.pacbi.org).
Hau aurrera eraman ahal izateko, UPVko Batzorde Paritariora eramango dugula proposamena aurreratzen dugu eta UPVko agintariak honetan iniziatiba hartzeko ahal dugun dena egingo dugula adierazten dugu.
Hauek dira mahi horretara eramango ditugun bi eskariak:

-UPVk Israelgo estatuarekin eta zuzenki unibertsitateekin dituen harreman guztiak, departamentuetatik hasita UPV maila arte, haustea. Horretarako, behar diren barne maiako arauak aldatuz edo eraikiz.

-Palestinar unibertsitateekin zubiak eraiki eta harremanak indartzea.
Horrez gain, UPVko Ikasle Kontseilutik ikasleak eta unibertsitate komunitatea lan honetan aurrera pausoak emateko lanean hastera gonbidatzen dugu.

Palestinarekin elkartasuna, Israelgo unibertsitateei Boikot!