viernes, 26 de marzo de 2010

Lehen pausoak

Behin bere helburuak finkatuta (toki autogestionatu eta aske bat lortzea) asanblada lanean hasi zen. Hasiera batean Ikasle Gune bat lortzeko biderik onena EHU-ri eskatzea zela erabaki genuen, eta Dekanotzari eskakizun bat bidali genion ikasle ordezkarien bitartez:
IKASLE GUNEAREN ESKAKIZUNA
Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko Dekanoari zuzendua:
Idatzi honen bitartez aurreko asteazkena, 17, fakultatean buruturiko ikasle asanbladaren nahia helarazi nahiko genuke. Adin eta ikasketa ezberdinetako ikasleak bildu ginen asanbladara, bertan gure kezkak eta nahiak eztabaidatzen ibili ginen harik eta ondorio komun batera heldu ginen arte. Hona ebazpenaren laburpena:
Lehenik eta behin fakultatearen inguruko analisi txiki bat burutu genuen, gure beharrak asetzeko hainbat puntu komun identifikatu genituelarik. Unibertsitatearen filosofia parte hartzaile eta hezitzailea sustatzearen beharra, ikasleen arteko harremanak bultzatzea... ezinbestekoak zirela ondorioztatu genuen. Izan ere, gaur egungo unibertsitate eremuak soilik esparru akademikoari erreparatzen diola iruditzen baitzitzaigun unibertsitateko izan beharko lukeen komunitate-bizitzaren dinamismoa deuseztatuz. Honek, eta beste hainbat kezke, irtenbide bat bilatzera eraman gintuen, azkenerako ikasleon gune baten ideia gauzatu genuelarik.
Ikasle gunea izatearen zergatiak eta bete beharreko premisak:
  • Ikasleon arteko harremanak sustatze bidean sortua.
  • Parte hartzeko gunea izango dena.
  • Kokapen erreferentzialduna (eraikin berriko beheko solairuan kasu).
  • Ekimen ezberdin eta alternatiboak (hitzaldiak, liburu-tertuliak, eztabaidak, bideo emanaldiak...) bultatzuko dituenak.
  • Norbanako zein kolektibo guztiei irekia egongo den kudeaketa propioduna (ikasleengandik sortua eta ikasleentzako izango dena)

Eskakizun honetan sinisten dugu, baita honen gauzagarritasunean (nahikoa baliabide badaude fakultatean egiturari eta abar dagokionez). Hori dela eta Dekanotzari berehalako erantzun bat exijitu diezaiogekula uste dugu. Beraz, hurrengo astearterako (martxoak 2) erantzun bat ez badago eskakizuna ukatutzat joko genuke.

Eskakizun hau fakultateko ikasle talde ireki batek burutua da eta ikasleon ordezkaritza papera burutzen dugun holako Ikasle Kontseilukideok gure babes osoa ematen diogu ekimenari:

  • Maite Aizpurua (Ikasle Abertzaleak)
  • Iker Rincon (Ikasle Abertzaleak)
  • Irati Mogollon (Ikasle Abertzaleak)
  • Eneko Ibarretxe (Ikasle Abertzaleak)
  • Xabier Lasa (Ikasle Abertzaleak)
  • Markel Ruiz Ruiz (Ikasle Ekintza- Izquierda de Estudiantes CC.SS.)

Harremanetarako, ikasle kontseilura edo honen helbide elektronikora bidali erantzuna, baita asanblada beraren helbidera ere (ggzzasanblada@gmail.com)

2010 otsailaren 23a, asteartea.Gizarte eta Komunikazio Zientziak

Dekanotzaren erantzuna Dekanoa barik Dekanoaren idazkariaren partetik jaso genuen. Ikasle Ordezkariekin batzeko bilera jarri zuen, elkarrekin eskakizuna aztertu eta bere bideragarritasun maila azaltzeko. Asanbladakook garbi geneukan instituzionalki Ikasle Ordezkariak izan arren "legetimoenak" ikasleak ordezkatzeko, gunearen eskakizuna hortik kanpo zegoen ikasle talde autonomo eta anitz baten ekimena zela eta ondorioz bere burua ordezkatzeko gaitasuna zeukala asanbladak berak.

Bileran anbiguotasuna izan zen nagusi. Asmo, ekintza edo konpromezu garbirik erakutsi ordez, dekanoaren idazkari den Simon Peñak Asanbladararen legitimotasuna dudan jarri eta ezer erabakitzeko eskumenik ez daukala argudiatuz airean utzi zuen eskakizuna.

miércoles, 24 de marzo de 2010

GGZZ Asanblada

Azken hamarkadan ikasle borroka gehienak bereganatu ditu Bologna hezkuntza ereduak. Dokumentu abstraktua zenetik aplikatzen dabilen lege multzo bilakatu arte ikasleria gogor saiatu da aurre egiten, eta oraindik ez da amaitu lehia. Are gehiago, gure eskuetan dago erreleboa.
Betikoentzako diru irabaziak sortzeaz eta hezkuntza onena aberatsenen esku uzteaz gain, enpresen interesen arabera egindako ikasleak sortuko ditu eredu berriak, elkarren artean lehiatzera behartuak egongo direnak lehiakortasuna lehenesten duen hezkuntza batean. Ikasleon arteko harremanak zein norbanakoaren pentsamendu kritikoa ez dira helburuetan sartzen. Ondorio horiek errealitate bihurtu ez daitezen, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Asanbladakoek IKASLE GUNE aske eta autogestionatu baten aldeko apustua egin dugu.
Unibertsitatearen barruan ikasleona den eta ikasleok gestionatzen dugun gune bat nahi dugu, harremanak sustatzeaz gain elkar formatzeko aukera emango duena. Hala ere, gure asmoa ez da inongo mugarik jartzea gune honen erabilerari, ideiaren bat gehitu dezakezula uste baduzu edo besterik gabe laguntzea nahi baduzu ZATOZ ASANBLADARA!!! ASTEARTEETAN 13:00ETAN AULARIOAN!!!