- Ikasleon arteko harremanak sustatze bidean sortua.
- Parte hartzeko gunea izango dena.
- Kokapen erreferentzialduna (eraikin berriko beheko solairuan kasu).
- Ekimen ezberdin eta alternatiboak (hitzaldiak, liburu-tertuliak, eztabaidak, bideo emanaldiak...) bultatzuko dituenak.
- Norbanako zein kolektibo guztiei irekia egongo den kudeaketa propioduna (ikasleengandik sortua eta ikasleentzako izango dena)
Eskakizun honetan sinisten dugu, baita honen gauzagarritasunean (nahikoa baliabide badaude fakultatean egiturari eta abar dagokionez). Hori dela eta Dekanotzari berehalako erantzun bat exijitu diezaiogekula uste dugu. Beraz, hurrengo astearterako (martxoak 2) erantzun bat ez badago eskakizuna ukatutzat joko genuke.
Eskakizun hau fakultateko ikasle talde ireki batek burutua da eta ikasleon ordezkaritza papera burutzen dugun holako Ikasle Kontseilukideok gure babes osoa ematen diogu ekimenari:
- Maite Aizpurua (Ikasle Abertzaleak)
- Iker Rincon (Ikasle Abertzaleak)
- Irati Mogollon (Ikasle Abertzaleak)
- Eneko Ibarretxe (Ikasle Abertzaleak)
- Xabier Lasa (Ikasle Abertzaleak)
- Markel Ruiz Ruiz (Ikasle Ekintza- Izquierda de Estudiantes CC.SS.)
Harremanetarako, ikasle kontseilura edo honen helbide elektronikora bidali erantzuna, baita asanblada beraren helbidera ere (ggzzasanblada@gmail.com)
2010 otsailaren 23a, asteartea.Gizarte eta Komunikazio Zientziak
Dekanotzaren erantzuna Dekanoa barik Dekanoaren idazkariaren partetik jaso genuen. Ikasle Ordezkariekin batzeko bilera jarri zuen, elkarrekin eskakizuna aztertu eta bere bideragarritasun maila azaltzeko. Asanbladakook garbi geneukan instituzionalki Ikasle Ordezkariak izan arren "legetimoenak" ikasleak ordezkatzeko, gunearen eskakizuna hortik kanpo zegoen ikasle talde autonomo eta anitz baten ekimena zela eta ondorioz bere burua ordezkatzeko gaitasuna zeukala asanbladak berak.
Bileran anbiguotasuna izan zen nagusi. Asmo, ekintza edo konpromezu garbirik erakutsi ordez, dekanoaren idazkari den Simon Peñak Asanbladararen legitimotasuna dudan jarri eta ezer erabakitzeko eskumenik ez daukala argudiatuz airean utzi zuen eskakizuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario