miércoles, 28 de abril de 2010

Aske Europako Hezkuntza ministrarien aurkako Kontra-gailurraren harira astelehenean atxilotuak izan ziren ikasleak

Atzo arratsaldean aske geratu ziren Europako Hezkuntza ministrarien aurkako Kontra-gailurraren harira astelehenean atxilotuak izan ziren bost ikasleak. La casa del Libro-n burututako liburu espropiazioengatik izan ziren atxilotuak, nahiz eta guztiek ekintza horren partaide ez izan. Baliteke atxiloketak Isiltasuna apurtu dezagun (Rompamos el silencio) delako ekimenarekin loturik egotea. Bolognaren aurkako Kontra-gailurrean parte hartu genuen Leioako UPVko Gizarte Zientzien Asanbladatik gure elkartasuna helarazi nahi diegu hezkuntzaren merkantilizazioaren kontra borrokatzen duten ikasle errepresaliatuei.

Hona hemen Bologna fucking up Group plataformaren adierazpena eta atxikimenduak http://bolognaburnsmadrid.wordpress.com/2010/04/28/liberadas-companeras-detenidas-por-la-expropiacion-de-la-casa-del-libro-y-mas-de-100-adhesiones-al-comunicado-de-repulsa/ Errepresioak ez gaitu isilduko, oztopo guztien gainetik, gora ikasle mugimendua!!

IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!!
EZ, EZ, EZ, BOLOGNARI EZ!!

lunes, 26 de abril de 2010

Firma bilketa

Gure legitimitatea dudan jarria ikusita gure proposamena ikasleriari erakusteko ordua zela erabaki genuen. Firmak biltzen hasi ginen, alde batetik jendeak gure asmoaren berri izan zezan eta beste batetik ados zegoen edo ez ikusteko. Emaitza argia izan zen: 400 firma baino gehiago batu genituen aste beteko epean. Ikasle Guneak onarpen masiboa jaso zuen. Hona hemen banatu genuen panfletoa:
IKASLE GUNE AUTOGESTIONATU BATEN ESKAKIZUNA
Gizarte Zientzia eta Komunikazio fakultateko asanblada martxan paratu dugu ikasleok. Adin eta ikasketa ezberdinetako pertsonak bildu gara asanbladara. Bertan gure kezkak eta nahiak eztabaidatzen ibili gara harik eta ondorio komun batera heldu garen arte.
Fakultatean bildutakook guretzako eremu baten beharra ikusi dugu, unibertsitateko espazioa banatzerakoan ikasleok gune propiorik ez daukagula ohartu baikara.
Bologna prozesuak dakarren indibidualismoak ikasleok arteko harremanak hozten ditu: lehiakortasuna oinarri duen sistema baten pean gara, horren guztiaren kontra egiteko beste eredu bat bilatzen ari gara.
  • Gu geuk kudeatutako espazio bat nahi dugu, gure fakultateko ikaslle guztientzako irekia.
  • Kokapen erreferentzialduna izan dezan eskatzen dugu (eraikin berriko beheko solairuan kasu)
  • Ekimen ezberdin eta alternatiboak (hitzaldiak, liburu-tertuliak, eztabaidak, bideo emanaldiak...) bultzatuko dituena.
  • Elkarbizitzako sustatzeko trena izango da, guztiontzako irekia, anitza. Ikasleok ikasleontzako egina.

Eskakizun hauekin guztiekin Dekanoari gurea den hori emateko esango diogu, ikasleriaren hitza aditu beharko du. Honen harira, ahalik eta ikasle gehienen babesa behar dugu, baturak indarra sortzen duela sinetsita gure xedea erdietsi dezakegulakoan.

PETICION DE ESPACIO AUTOGESTIONADO

Los estudiantes de Ciencias Sociales y de la Comunicación hemos puesto en marcha la asamblea de nuestra facultad. Nos hemos juntado personan de todas las edades y carreras para compartir nuestras preocupaciones y llegar a una conclusión común.

Los estudiantes que nos hemos juntado hemos visto la necesidad de un espacio para el estudiantado, viendo que en el reparto del espacio en el campus no es equitativo y que carecemos de lugaremos comunes de encuentro.

El proceso de Bologna está impulsando un nuevo estilo de estudiante, competitivo e individualista, en el que las relaciones han quedado en un segundo plano y por eso nosotras buscamos un nuevo modelo.

  • Reivindicamos tener un espacio propio, bajo nuestra gestión y abierto a todas las estudiantes de la facultad.
  • Queremos que tenga una ubicación referencial (en el nuevo edificio por ejemplo)
  • Creemos en la necesidad de un espacio para realizar diferentes actividades (charlas, tertulias, debates, video proyecciones... ) para que los estudiantes se puedan autoformar.
  • Por último será un sitio abierto, creado por los estudiantes y para los estudiantes.

Con esta petición queremos hacerle saber el Decano que reivindicamos aquello que es nuestro, y que aunque no quiera, deberá escuchar la palabra de los estudiante. Por esto, y creyendo que la unión hace la fuerza necesitamos el apoyo de las estudiantes.

miércoles, 14 de abril de 2010

EUROPAR IKASLEEN KONTRAGAILURRA MADRILEN. BOLOGNA FUCKING UP!!!‏

Hona hemen Madrileko kontragailurraren inguruko kronika txiki bat.Osorik edota zatiak difunditzeko.
Gaztelerazko informazioa:http://bolognaburnsmadrid.wordpress.com/ http://www.centrodemedios.org/


Aquí una pequeña cronica de la contracumbre de madrid. para difusion total o parcial
+Info:http://bolognaburnsmadrid.wordpress.com/ http://www.centrodemedios.org/

EUROPEAR AGINTARIEN AURREAN, IKASLEOK TINKO!
BOLOGNA IS BURNING UP IN MADRID!!!


Ingelesezko izenburuak dion bezela, bologna prozesua Madrilen erretzen ari da. Apirilaren 13an, europar gobernuetako hezkuntza arloko goi-agintariak ospatzen duten Gailurraren harira, Europako bazter ezberdinetatik (Portugal, Belgika, Austria, Italia, Alemania, Eslovenia, Euskal Herria edota frantziar eta espainar estatuen administraziopeko beste herrietatik) Madrilera gerturatu garen ikasleok Kontra-gailur bat antolatu dugu ekintza ezberdinak eginez, behin eta berriro errepikatzeko asmoz, hezkuntzak ez duela kapitalaren Europaren kostua bere gain hartuko. Horretarako, Bologna fucking up Group izeneko plataforma sortu dugu apirilaren 8tik 14raino irauten duen mobilizazio astearen baitan, eta Euskal Herriatik Leioako EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Asanbladako kide batzuk bertaratu gara.
Hartara, ikasleok gure gune propio bat hartu dugu, Madrileko Universidad Complutense-ko filosofia eta filologia fakultatean itxialdia burutuz, gela handi bat, hall-a eta areto nagusia okupatuz. Gune hau erreferentzi hartuta, gure neurrira eginiko hezkuntza eraiki dugu, hitzaldiz, asanbladaz, tailerrez, giro onez eta esperientzia berriz josia, ikasleok ikasleontzat diseinatu eta burutua.
Europar ikasleon kontragailurra ostegunean abiarazi genuen, era baketsu eta hitzartuan aipaturiko guneak okupatu zirenean.
Goiz hartan bertan, eta RES (Rompamos El Silencio) gizarte mugimendu ezberdinen plataformaren eskutik, Ameriketako Etxera sartu eta zenbait pankarta eskegi ziren, mobilizazio asteari hasiera emanez eta erakunde horren aurkako salaketa eginez (Hegoamerikan duen paperagatik, banku handi eta arma industrien parte hartzeagatik, besteak beste). Era berean, okupaturiko fakultatean neoliberalismoa, hezkuntza eta Bologna Prozesuaren inguruko bi hitzaldi burutu ziren. (Argazkiak eta bideoak ikusteko Klik hemen)
Ostiralean, apirilak 9, hitzaldi eta tailer programa betearekin jarraitu zen, eta, beste alde batetik, goizean zehar Santander bankuaren egoitza nagusian protesta ekintza bat burutu zen, zenbait banku eta enpresa pribatuek unibertsitatean nahi duten esku-hartzea salatzeko. Bertan protesta eta performance-ak egin ziren, poliziaren presioagaitik ateratzeko beharra ikusi zen arte. (Argazkiak eta bideoa ikusteko Klik hemen)
Larunbatean, hitzaldi programarekin jarraitzeaz gain, liburu desjabetzapen bat burutu zen, Casa del Libro delako multinazionalaren egoitzan. Eguerdian, 50 pertsona inguru sartu ziren aipatutako liburudendan, bertan, zenbait argitaletxek (Planeta edo Espasa, besteak beste) hezkuntzaren merkantilizazioan duten garrantzia aipatzen zeneko komunikatu bat irakurri ondoren, hauetako liburuak hartu ziren, jabego intelektuala bezalako kontzeptuak ere salatuz. Segurtasun pribatua gogorki oldartu zitzaien ekintza honetako partehartzaileei.
Igandeari dagokionez, goizean koordinazio internazionaleko asanblada burutu zen, nazionalitate anitzeko jendeekin, eta arratsaldean koordinazio asanblada orokorra. Bertan, astelehenerako manifestazioaren nondik-norakoak definitu ziren. Gauean, berriz, hirian zehar kokaturiko banketxe ezberdinetan ekintzak egin ziren, margoketak eginez eta zerrailak itxiz, besteak beste.
Astelehena mobilizazio asteko egun garrantzitsuenetakoa zen, goizetik klaseetan eta unibertsitate sarreretan arratsaldeko manifestaziorako deialdia zabaldu genuen, eskuorri banaketa eta burrunbadak eginez. Arratsaldean, manifestaziorako deialdia 19:00etarako egina zen. Metro irteeretan poliziaren presentzia eta erregistroak egon baziren ere, 3000 pertsona inguruk Atocha-tik Hezkuntza ministeritzarako bidea egin genuen, berriro ere indar polizialen presentzia itogarriarekin (Hezkuntza Ministeritzan 10 furgoneta inguru zeuden, hesiz eta 70 porradun poliziaz babesturik). (Klik Hemen)
Gaur, asteartea, Hezkuntza Ministrarien Bilera ospatzen den egunean, bi bide mozketa (blokeo)burutu ditugu. Prado Pasealekuaren bi aldeetan. Lehenik, Atotxa kalean 20 ikasle inguru burnizko hodi eta kateez lotu dira. Segituan polizia mordoa iritsi eta oldartu zaie, mehatxuka, eta. ordu erdi beranduago hodiak kendu eta partehartzaile guztiak identifikatu dituzte. Beranduxeago, Cibelesen, Espainiako Banku Zentralaren ondoan, 80 bat ikaslek bidea eten dute 45 minutuz polizia andanaren presiopean ekintza bukatutzat eman den arte. Ondoren guztiak identifikatuak izan dira eta Atotxako metroaren bidea poliziaren zaindaritzapean egin dute. (Hemen Xehetasunak, Argazkiak eta bideoa)
Bestalde, gaur arratsaldeko 20:00etan bizikleta martxa bat antolatu da, gauean jai bat eta bihar goizean, amaitzeko Kontragailur guztiaren balorazio asanblada bat.
Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu, Europa osotik etorritako ikasleok adierazi diegula Hezkuntza Ministeritzei gure desadostasuna,argo eta garbi esan diegula ez gaituztela errepresentatzen, ez gaudela beraien bidegabekeriaren ondorioak onartzeko prest, eta erakutsi diegu ikasle mugimenduak aurrera egiten duela Europan, eta borrokan jarraituko dugula, ikasgelaz ikasgela, fakultatez fakultate eta unibertsitatez unibertsitate aurre egingo diogula hezkuntzaren merkantilizazioari, eredu neoliberalaren beste esparru bat bezela.

BOLOGNA GELDITZERA GOAZ!
HEZKUNTZAK EZ DU ORDAINDUKO KAPITALAREN EUROPA!
GORA IKASLE BORROKA!

jueves, 1 de abril de 2010

Ikasle gunearen alde burututako itxialdiaren gaineko irakurketa, euskaraz zein gazteleraz.Asanblada aurrera! ¡Asamblea de la facultad en marcha!


GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIETAKO ASANBLADA AURRERA!


Badira aste batzuk gure fakultateko asanblada martxan jarri zenetik. Ordutik ona, ezberdintasunez eta eztabaidaz, baina batik bat ilusioz bustiriko asanblada dinamikoak ekintza ugari egin ditu.
Unibertsitateko eta batik bat gure fakultateko arazoez jabetu ginen hasiera hasieratik: bolognaren inposaketak zekarkigun eredu produktiboa, ikasle eta unibertsitateko partaide ezberdinen arteko harremanen galera, ikasleon parte-hartze urria.... Honen aurrean asanbladak bete bidea hautatu zuen. Honi aurre egiteko bagenekien eta badakigu zer nahi dugun, guk geurea eraikitzeko ikasle gune aske, partehartzaile eta autogestionatua, eta hori lortzeko bideari ekin diogu azken asteetan. Dekanotzan eskakizun formala burutu genuen, eskakizunaren alde 400 sinadura inguru jaso eta aurkeztu genituen ondoren (2000 esker guztioi! ) eta aurreko astean pausu bat gehiago eman genuen: dekanotzan bertan itxialdia burutu genuen, baina ez ginen izan bakarrak.
Gure asmoa ekintza ezberdinen bitartez nahi dugun ikasle gunea eraikitzeaz gain, dekanoarekin gune honen sorrera ahalbidetuko zuen eztabaida mahai bat lortzea zen. Bertara heldu ginenerako ordea, dekanotzako sarrera guztiak itxiak eta segurtasun indarrez oztopatuak zeuden. Gogor saiatu ginen arren, dekanotzarekin komunikatzea ez zen posible izan, gaueko 8tan idazkari akademikoa azaldu zen arte,soilik epe motzean eztabaida mahai bat ezinezkoa zela esatera eta dekanoaren irudia garbitzera. Itxialdi osoan zehar dekanotzak egin duen bakarra ikasleoi bizkarra ematea izan da, ez baitu inongo borondaterik erakutsi gurekin hitz egiteko. Egoeraren aurrean gure ekintzekin aurrera egitea erabaki genuen, eta azkenean itxialdiari amaiera emateko ostegunean aulariora mugitu ginen, gertatu zen guztia ikasleon artean zabaltzeko eta dekanotzaren jarrera salatzeko. Berriz ere segurtasun indarrak hurbiltzearekin batera, errektoreordetzako ordezkari bat etorri zitzaigun antzua izan zen iskanbila bilatu asmoz. Hark esandako hitzen bidez jakin ahal izan genuen 16 milioi euro gastatu dituztela egin dituzten erreformetan eta honek are gehiago indartu ditu gure borrokaren argudioak. Asanbladako kideok argi dugu berrikuntza horiek diru publikoz finantziatutako eta ustezeremu publikobat izan behar lukeen esparruan ikasleok gurea izango den gune askea behar dugula, eta hori lortzen bidean legitimazio osoa dugula gune hau exijitzeko eta geureganatzeko.
Guztiontzat izango dena, guztion artean eraiki behar dugulako, anima zaitez ikasle gunearen aldeko borrokan asanbladan parte hartzera!
Dekanotzak bere lotsagabekeriak ezkutatu eta komunikazioa ukatzen badigu, elkar gaitezen ikasleok geure hitza entzunarazi eta lanari ekiteko!

¡ASAMBLEA DE LA FACULTAD DE CIENCIAS SOCIALES Y DE LA COMUNICACIÓN EN MARCHA!

Hace ya unas cuantas semanas desde que la asamblea de nuestra facultad se puso en marcha. Desde entonces, esta dinámica y dispar asamblea ha llevado a cabo numerosas actividades, unida por una misma ilusión.
Desde el principio fuimos conscientes de cuáles eran los problemas que se nos presentaban en la universidad y en nuestra facultad: el modelo productivo que nos impone Bolonia, la pérdida de relación entre lxs estudiantes y distintxs participantes de la comunidad universitaria, la escasa participación de lxs estudiantes... Frente a esta situación, la asamblea escogió su camino. Tenemos muy claro lo que queremos, un espacio estudiantil propio, libre, participativo y autogestionado para construir lo que nosotrxs necesitemos, y en estas últimas semanas hemos trabajado para que ese espacio sea posible. De esta manera, primero hicimos una petición formal al Decanato, reuniendo más de 400 firmas tanto de estudiantes como de docentes (¡muchísimas gracias a todxs!), y después de presentarlas y no recibir respuesta alguna, la semana pasada decidimos dar un paso más: encerrarnos en el mismo decanato. Sin embargo, hay que decir que no fuimos lxs únicxs, ya que el decano también se encerró en su despacho.
Nuestra intención con estas y otras tantas acciones, además de la de construir un espacio estudiantil propio, era la de conseguir una mesa de debate junto con el decano, para que la creación de este espacio fuera posible. Cuando llegamos al decanato en cambio, todas las puertas estaban cerradas y además había fuerzas de seguridad custodiándolas. Por mucho que lo intentáramos no fue posible comunicarse con el decanato, hasta que a las 8 de la tarde apareció el secretario académico, para limpiar la imagen del decano y decirnos que la mesa de debate era algo imposible de lograr a corto plazo. En todo el encierro el decanato nos ha dado la espalda a lxs estudiantes, sin mostrar una mínima voluntad por hablar con las personas que estábamos allí. Ante esta situación, decidimos seguir con el programa hasta el jueves, que fue cuando finalizó el encierro. Del decanato nos movimos al aulario para explicar a lxs estudiantes lo sucedido y denunciar la postura del decanato. Entonces, volvieron a acercarse las fuerzas de seguridad, esta vez acompañados de un representante del rectorado, que no hizo más que provocar absurdas discusiones. Gracias a él sabemos que se han gastado 16 millones de euros en reformas, lo cual nos da más fuerzas y argumentos para seguir con nuestra lucha. Lxs que nos reunimos en la asamblea tenemos claro que estas reformas que se han financiado con dinero público deben ser de ámbito público también, y lxs estudiantes tenemos derecho a un espacio libre que sea nuestro. Asimismo estamos convencidxs de que tenemos toda la legitimidad para exigir y hacernos con ese espacio que revindicamos.
Porque tenemos que construir entre todxs lo que va a ser de todxs, ¡anímate a participar en la lucha por un espacio estudiantil!
Si el Decanato nos esconde sus insolencias y nos niega la comunicación, ¡juntémonos lxs estudiantes para hacernos escuchar y empezar a trabajar!

Itxialdia



Batu genituen firma guztiekin berriz bidali genuen eskakizuna Dekanotzara, ikasleriaren aldeko iritzia azpimarratuz. Erantzuna atzeratzen saiatuko zirela aurreikusiz itxialdi bat egitea erabaki genuen gure asmoa benetan serioa zela erakusteko. Maiatzaren 23, 24 eta 25ean zehar Gizarte eta Komunikazio Zientzian Fakultateko eraikin berriko "hall-a" okupatua izan zen Ikasle Gune bat eskatzeko.


"Bizkarzain"-en presentziarekin beti ere, egitarau bat prestatu eta burutu genuen 3 egunetan zehar: hitzaldiak, bideo emanaldiak, etab. Ikasle Gunea eskatu ez ezik egituratzen ibili ginen itxialdiak iraun zuen bitartean.