miércoles, 15 de diciembre de 2010

Unibertsitate alorreko eragileek bat egin dute urtarrilaren 8ko manifestazioarekin

prentsaurrekoa

Euskal Herriko unibertsitate desberdinetako ikasle, irakasle, langile eta langile ugari bildu dira gaur goizean Leioako campusean euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena zabaltzeko. Guztien izenean, Txoli Mateos eta Juan Hernandez Zubizarretak UPV/EHUko irakasleek urtarrilaren 8rako Bilbon deitutako euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionalarekin bat egin eta presoen ikasteko eskubidearen gaur eguneko egoeraren irakurketa plazaratu dute.



EUSKAL JENDARTEARI, UNIBERTSITARIO GUZTIOI: NAHIKOA DELAKO, EGIN DEZAGUN URRATSA

Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako irakasle, administrazioko langile, ikasle eta eragileak gara. Gure ikaskide, ikasle, irakasle, lankide, lagun edo senide diren euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketaz kezkatuta gaude.

Euskal jendarteak eta nazioarteko hainbat erakundek hamarnaka aldiz deitoratu dute krudelkeria oinarri duen eta sufrikarioa besterik ez dakarren espetxe politika hau. Gure ikaskide, lankide, lagun edo senide diren euskal presoen eskubideekin nahi erara jolasten dute. Hala juzkatzen dugu frantziar zein espainiar Estatuek aplikatzen duten sakabanaketa politika, gaixotasun larriak dituzten presoak gatibu mantentzea, bizitza osoko espetxe zigorra, 3/4ak beteta dituzten presoak kartzelan mantentzea, isolamendua, bakartzea, aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu umiliagarria, elkartasunaren kriminalizazioa eta abar.

Unibertsitarioak garen aldetik, ikasteko eskubidearen urraketa azpimarratu nahi dugu. Egun, euskal presoek ezin dute euskaraz ikasi, ezin dute nahi duten unibertsitatean matrikulatu ezta aukeratu dituzten ikasketak egin. Egoera ez da berria. Oraintxe bete dira 9 urte Aznarren Gobernuak legea aldatu eta euskal presoak Euskal Herriko unibertsitateetan ikastea galarazi zuela.

Zalantzarik gabe, beren beregi eraikitako kartzela sistema ankerrena da Espainia eta Frantziako Estatuena. Gizabanakoa suntsitu eta euskal jendartea bete-betean kolpatzeko ahalegina. Zitalkeria andana hori ote herri bat justiziazko bakera eraman dezakeen bidea? Euskal Herriaren gehiengo zabalak ezetz dio.

Horregatik, nahikoa dela esaten dugu. Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela sinesten dugu eta lehen premia larrizkoa izan dena, orain are gehiago; gure ikaskide, lankide, lagun edo senide diren euskal presoen egoeran berehalako aldaketak eragitea ezinbestekoa iruditzen zaigu: sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan behera geratzea eta espetxe barruan ematen diren eskubide urraketekin bukatzea.

Horiekin batera, hemendik, euskal presoek Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetan duten ikasteko eskubidea bermatzeko urratsak eman ditzatela exijitzen diegu Espainiako Estatuari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Unibertsitate barruan adostasun zabala dago gai honen inguruan eta horrela adierazi dute gobernu-organo ezberdinen erabakiek, UPV/EHUko Gobernu-Kontseilua edota Gizarte-Kontseilua kasu. Gure aldetik, euskal presoek gure unibertsitateetan ikasteko duten eskubidea gauzatu arte, lanean jarraituko dugu.

Orain arte egin dugun gisara, nekatu gabe eta hala egingo den arte, euskal preso politikoak eta euren senideen bizitzak inpunitate osoz egunero erruleta zital eta krudelean ezartzen dituen espetxe politika honekin amaitu behar dela aldarrikatzen dugu. Edozein demokraziaren oinarri-oinarrizko betebeharrak liratekeenak baino ez ditugu eskatzen. Justiziazko eta bakezko aro beharko lukeenari arnasa emango dioten neurriak. Alderantzizkoak, egoera honek alegia, balizko aro berri bati arnasa ukatzen baitio.

Guztion esku dago egoera hau aldatzea. Eta horrexegatik, geuk ere bat egiten dugu datorren urtarrilaren 8an, ?euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA? lelopean Bilbon egingo den manifestazio nazionalarekin. Herritar orori dagokigun betebeharra dela uste dugulako. Euskal preso politikoen eskubideen defentsa, herritar ororen eskubideen defentsa ere badelako. Espetxe politika honen amaierak, aro berri baten hasiera ekar dezan. Demokrazia nahi dugulako. Nahikoa delako. Herri honek sufrimenduzko eta bidegabekeriazko aro hau atzean utzi eta bere bidean aurrera egin nahi duelako.

Eta hemendik dei egiten diegu Euskal Herriko unibertsitateetako kide orori urtarrilaren 8an Bilbora etortzeko, ?euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA? aldarrikapenarekin bat eginez.

IKASTEKO ESKUBIDEAREKIN, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
URTARRILAREN 8AN DENOK BILBORA!


Unibertsitate-eremuko ikasle, irakasle, langile eta eragileak.
Leioako campusean, 2010eko abenduaren 15ean.

ikastekoeskubidea@gmail.com e-mail: ikastekoeskubidea@gmail.com
Link del autor Homepage: http://www.ikastekoeskubidea.info

ikasteko eskubidearekin, euskal presoak Euskal Herrira!

U8an denok Bilbora!

lunes, 6 de diciembre de 2010

Eguzki Bideoen eskutik: EGUNERO dokumentala

"Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?" 1990an galdera berdina egin zuten UPVko 97 irakasleak funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kalerapenen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahitura ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera bultzatu zituen sindikatuen esanetara. Sinatu ez zuten horietako batzuk, gaur egun, 20 urte beranduago, UPVko kanpusean jarraitzen dute egunero pankarta baten atzean. Euskal Herri berezi honetan sortu den protestaldi iraunkorrenetariko bat dugu, UPVren historia errepresiboren testigantza.

http://www.egunero.net/

Castellano

"¿Qué modelo de universidad queremos?" Es lo que se preguntaron 97 profesores de la UPV en 1990, cuando rechazaron la figura funcionarial y defendieron el profesorado propio junto con la autonomía universitaria. La amenaza de despido, los destierros, juicios, detenciones, chantajes económicos y expulsiones hicieron que la mayoría tragara. Unos pocos no pasaron por el aro y ; 20 años después siguen manifestándose todos los días lectivos en el campus. Una de las campañas de desobediencia civil más alucinantes de los últimos tiempos que pone, negro sobre blanco, la atmósfera que se respira en cada rincón de la UPV.