miércoles, 28 de abril de 2010

Aske Europako Hezkuntza ministrarien aurkako Kontra-gailurraren harira astelehenean atxilotuak izan ziren ikasleak

Atzo arratsaldean aske geratu ziren Europako Hezkuntza ministrarien aurkako Kontra-gailurraren harira astelehenean atxilotuak izan ziren bost ikasleak. La casa del Libro-n burututako liburu espropiazioengatik izan ziren atxilotuak, nahiz eta guztiek ekintza horren partaide ez izan. Baliteke atxiloketak Isiltasuna apurtu dezagun (Rompamos el silencio) delako ekimenarekin loturik egotea. Bolognaren aurkako Kontra-gailurrean parte hartu genuen Leioako UPVko Gizarte Zientzien Asanbladatik gure elkartasuna helarazi nahi diegu hezkuntzaren merkantilizazioaren kontra borrokatzen duten ikasle errepresaliatuei.

Hona hemen Bologna fucking up Group plataformaren adierazpena eta atxikimenduak http://bolognaburnsmadrid.wordpress.com/2010/04/28/liberadas-companeras-detenidas-por-la-expropiacion-de-la-casa-del-libro-y-mas-de-100-adhesiones-al-comunicado-de-repulsa/ Errepresioak ez gaitu isilduko, oztopo guztien gainetik, gora ikasle mugimendua!!

IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!!
EZ, EZ, EZ, BOLOGNARI EZ!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario