miércoles, 24 de marzo de 2010

GGZZ Asanblada

Azken hamarkadan ikasle borroka gehienak bereganatu ditu Bologna hezkuntza ereduak. Dokumentu abstraktua zenetik aplikatzen dabilen lege multzo bilakatu arte ikasleria gogor saiatu da aurre egiten, eta oraindik ez da amaitu lehia. Are gehiago, gure eskuetan dago erreleboa.
Betikoentzako diru irabaziak sortzeaz eta hezkuntza onena aberatsenen esku uzteaz gain, enpresen interesen arabera egindako ikasleak sortuko ditu eredu berriak, elkarren artean lehiatzera behartuak egongo direnak lehiakortasuna lehenesten duen hezkuntza batean. Ikasleon arteko harremanak zein norbanakoaren pentsamendu kritikoa ez dira helburuetan sartzen. Ondorio horiek errealitate bihurtu ez daitezen, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Asanbladakoek IKASLE GUNE aske eta autogestionatu baten aldeko apustua egin dugu.
Unibertsitatearen barruan ikasleona den eta ikasleok gestionatzen dugun gune bat nahi dugu, harremanak sustatzeaz gain elkar formatzeko aukera emango duena. Hala ere, gure asmoa ez da inongo mugarik jartzea gune honen erabilerari, ideiaren bat gehitu dezakezula uste baduzu edo besterik gabe laguntzea nahi baduzu ZATOZ ASANBLADARA!!! ASTEARTEETAN 13:00ETAN AULARIOAN!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario