miércoles, 8 de junio de 2011

Selektibitatean ere 2015 Unibertsitate Estrategiari EZ!!

Gaur goizean, Leioako ikasle mugimendua bizi garen komunitate unibertsitarioaren hipokresia eta merkantilizazioa salatzera atera da Selektibitatearen egun honetan.

Goizean goiz, pankarta ezberdinak zabaldu dira: Medikuntzako Asanbladatik euskararen alde matrikulazioak euskaraz egitea aldarrikatuz, gazte independentistek eskubide zibil eta politikoen defentsan Gazte bat gehiago ez! dinamika aldarrikatuz, eta Gizarte Zientzietako Asanbladaren eskutik "Bienvenid@s a la Universidad ¿Pública? patrocinada por: ConfeBask, Petronor, BBK, El Correo..." zeritzon pankartarekin UPVren eta hezkuntzaren merkantilizazioa salatuz.

Ondoren, selektibitatea egin behar zen eraikina kartelez josi dira aldarrikapen ezberdinekin: kontrol soziala salatuz "Zona videovigilada, kamaraz zaindutako gunea", merkantilizazioa salatuz "UPV=Petronor, Ertzaintza, ConfeBask, El Correo, BBK, kamerak..."edota 2015 Unibertsitate Estrategia eta merkatuaren menpeko Unibertsitate Publikoaren finantzazioari buruz ANECAk eta Hezkuntza Ministraritzak kaleratutako testuak.

Era berean, azterketak baino lehen, ikasleen sarrerarekin koinzidituz tolesturiko eskuorri txiki batzuk banatu dira. Bertan, alde batean zera jartzen zuen: "Ikasle, ez irakurri azterketa bukatu arte". Eta beste aldean honako hau: "Zeri deitzen diogun: Hezkuntzaren pribatizazioa, elitizazioa, Full-time study, Infantilizazioa, Unibertsitate Estrategia 2015, Hezkuntza lehiakorra... Sakontasun handiagoz: http://selektibitateleioa.wordpress.com/". Eskuorria zabaltzean, barnean, Hezkuntza eredu espainiarrari buruzko eskematxoa azaltzen zen, zera azalduz: Selektibitatetik ateratako zenbakiak bizitzaren laburpen gisa, zein nolako etorkizuna dugun aukera, ilusio eta lan irteerei dagokienez. Amaieran, ametsak merkatuaren beharrak bihurtzen direla jakinarazten delarik.

Azkenik, Leioako ikasleek antzerki batez UPVren errealitatea irudikatu nahi izan dute: Agintzen duen enpresari batek segurata bat sokaz eusten zuelarik, barra-kodedun maskaraz jantzitako ikasle/bezeroak gidatzen zituen. Antzerkia, Selektibitatea egiten zen klase ezberdinetitatik eta pasiloetatik pasa da.

Guzti honekin, Leioako ikasleek enpresen eta indar polizialen presentzia, 2015 Unibertsitate Estrategiak suposatzen duen hezkuntzaren merkantilizazioa (UPVren Kontseilu Sozialeko lehendakari berria José Manuel de la Sen Larrea da, Petronor enpresako buruetako bat), euskeraren egoera tamalgarria, prekarietatea eta etorkizun iluna, jakintza kritikoaren kalte produktibitatea bilatu izana edota kontrol soziala salatu nahi izan dute, Selektibitatea bezalako ekimen elitista eta lehiakorra egiten den egun honetan.

Informazio gehiago eta aldarrikapena irakurtzeko: http://selektibitateleioa.wordpress.com/

martes, 10 de mayo de 2011

Leioako Unibertsitatean ere AHTri Desobeditu!

Aurreko ostegunean, maiatzaren 5an, Leioako UPV Kanpusean ere Mugitu Egunaren harira AHTren aurkako ekimen ezberdinak burutu ziren. Besteak beste, kartelak, pegatinak, komikiak eta abar zabaldu ziren Kafetegi ondoan ezarritako AHTaren txikizioaren inguruko informazio puntu batean. Era berean, margoketen errepresioari desobedientziaz erantzutearren martxan jarri den autoinkulpazio kanpainarekin bat egin genuen Nik ere AHTren aurka margotu dut lelopoean. Autoinkulpazio orri horiek Iruñeako Audientzia Probintzialera bidaliko dituzte maiatzaren 11n aurkezteko asmoz. Gainera, ekintza zuzen moduan Leioan burutzen ari diren obretan zein fakultateetan margoketak azaldu ziren. Mugituren urtebeteko bideoa ikusteko sakatu hemen: http://blip.tv/file/5076572

Amalurra birrinduta eta hezkuntza duinik gabe ez dugu etorkizunik!
Unibertsitatean ere AHTri Desobeditu!











viernes, 15 de abril de 2011

Protesta oihuz jositako Korrika Txikia ospatu zen Leioan

60 lagun inguru elkartu ziren Leioako UPVren Kanpusean ostegunean, apirilaren 14a, ikasle mugimenduaren protesta oihuz jositako Korrika Txikian. Mikel Laboa Plazatik hasita, Gizarte eta Komunikazio Zientzietatik, Zuzenbide, Medikuntza, Zientziak eta Arte Ederretako Fakultateraino entzun ziren ikasleriaren garrasiak.

Nagusiki euskeraren aldeko ekimen honetara, ikasle borrokaren hainbat borroka ildo azaleratu ziren martxan: presoen aldeko oihuak, Ikasle Gune baten aldeko oihuak, kapitalismoa eta Bolognaren aurkako oihuak, euskal burujabetasunaren aldeko oihuak, kontrol sozialaren aurkako oihuak zein indar poliziaren jazarpenaren aurkako oihuak ozen azaleratu zien Kanpusan zehar. Aipatzekoa, ikasleriaren mezua Errektoretzara bideratu nahi zenean, sarrera protecsengatik oztopatua izan zela. Hala ere, ez zen inongo istilurik gertatu eta giro ezinhobean bertso ezberdinekin amaitutzat jo zen ekimena. Gainera, Arte Ederretako, Medikuntzako zein Gizarte Zientzietako Asanbladako lagunek Leioako ikasleak ziren Xabi De la Maza eta Jone Lozano preso politikoak bertan egon beharko zirela gogorazi nahi izan zuten.







miércoles, 13 de abril de 2011

Badator Korrika Leioara!!

Badator Korrika Euskal Herrira, eta horren harira Leioako Kanpusean Korrika Txikia antolatuko da bihar osteguna, apirilak 14, 12:00tan Mikel Laboa Plazan. Unibertsitatean euskara bultzatzeko ekimen hau, Arte Ederretako, Medikuntzako eta Gizarte Zientzietako ikasle mugimendutik bultzatua izan da gehienbat, eta xedea euskeraren aldeko borroka, ikasle mugimenduaren borroka ezberdinekin lotzea besterik ez da: presoen aldekoa, antikapitalismoa, Ikasle Gunea, Bologna eta 2015 Estrategiaren aurkakoa, ekologismoa, feminismoa, internazionalismoa, etab.

Beraz, animo gazte eta korrikara ikasleon eskubideen alde!!

martes, 12 de abril de 2011

Guztion unibertsitate baten alde, apirilan borrokak badirau

-Apirilak 12, asteartea,12:30etan UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN ETORKIZUNAREN INGURUKO HITZALDIA: Bolognatik...”Universidad 2015” Estrategiara


-Asteazkena 13, asteazkenero bezala, ASANBLADA 13:00tan


-Apirilak 14,osteguna,

BAZKARI-EZTABAIDA FAKULTATEKO ERAIKIN BERRIAren inguruan 13:00TAN


UNIBERTSITATEA GUZTIONA DELAKO, EKIMEN GUZTIAK FAKULTATE SARRERAN BURUTUKO DIRA


Gazteleraz

-Martes 12 de abril, a las 12:30 CHARLA SOBRE EL FUTURO DE LA UNIVERSIDAD PUBLICA: De bolonia.. a la estrategia universidad 2015


-Miércoles 13, y cada miercoles,a la 13,00 ASAMBLEA


-Jueves 14 , a las 13:00, COMIDA-DEBATE sobre el NUEVO EDIFICIO DE LA FACULTAD

TODOS LOS ACTOS SERÁN EN LA ENTRADA DE LA FACULTAD, PORQUE LA UNIVERSIDAD ES DE TODXS

miércoles, 16 de marzo de 2011

Oztopoak oztopo, baraualdiarekin tinko aritu gara Leioako ikasleok

Baraualdiarekin eta kanpaldiarekin batera, hainbat ekintza burutzen ari dira kanpus osoan zehar. Besteak beste, gaur goizean gazte independentistek jasaten dituzten torturak irudikatu ditugu fakultate sarreretan. Eguerdiko 12etan emango diote amaiera ekimenari, prentsaurreko masibo baten bidez.

Leioako ikasleon oharra:

Eguraldia lagun izan ez arren, kanpaldiarekin eta 24 orduko baraualdiarekin jarraitzen dugu Leioako 30 ikaslek. Atzo iluntzean unibertsitateko segurtasun indarrek fakultateetako sarrera galarazi ostean, gazte au

ziperatuen hitzaldia izan genuen Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko aterpean. Jarraian, eta berotan sartzeko asmotan, ezagutza jolasak burutu genituen eta gitarra eta bibolin doinuekin kantatu eta dantza egiteko parada ere izan genuen.

Gaur goizean, al

diz, beste askoren artean gazte independentistek pairatzen dituzten torturak iru

dikatu ditugu fakultate sarreretan, honekin batera klaseetara gerturatzen ziren ikasle guztiei esku-orri informatiboak banatuz.

Amaitzeko, 24 orduko baraualdiari amaiera emango dion prentsaurreko masibora etortzeko deialdia zabaldu nahi dugu, elkartasunak ez duela mugarik argi uzteko. Hitzordua eguerdiko 12etan izango da, Leioako kanpuseko Mikel Laboa plazan (eguraldia arabera tok

ia aldatu daiteke).

GORA EUSKAL GAZTERIA!

TORTURARIK  EZ!

EUROAGINDURIK EZ!