domingo, 27 de noviembre de 2011

Kontrol sozialaren aurkako kontzentrazioa ostegun honetan

Datorren ostegunean, abenduak 1, kontrol sozialaren aurkako kontzentrazio bat egingo dugu GKZ fakultatearen sarreran. Gure fakultatean eta orokorrean kanpusean jasaten dugu kontrol soziala salatzea izango da kontzentrazioaren helburua (kama eta seguraten presentzia...). Zita 12:00etan izango da.



Kontzentrazioaren ostean Kolonbiako ikasle talde batek bertako ikasle mugimenduari buruzko hitzaldi bat eskainiko du fakultateko "hall"-ean.

Animatu eta parte hartu!!!

domingo, 20 de noviembre de 2011

Ikasle giro ezinhobea izan zen 17an, Kolonbiako ikasleei elkartasuna helaraziz

Ikaragarrizko giroaz gozatu genuen Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultatean eta Kanpus osoan zehar. Goizetik ekimen ezberdinak modu oso arrakastatsuan burutu ziren, eta Herri Bazkari ezinhobeaz gozatu genuen Mikel Laboa Plazan

Burrunbadaren bideoak ikusteko klik egin

Aldi berean, Kolonbiako Ikasle Mugimenduarekiko (ikasle borrokaz Ley 30 delako arau neoliberalizatzailea geldiaraztea lortu dutela) eta paramilitarrengandik mehatxatuta dagoen "Jose Alvear Restrepo" Abokatu Kolektiboarekiko elkartasun kontzentrazioa egin genuen.


Bazkarian, 100 pertsona inguru elkartu ginen, El Salvadorreko kantautore batekin. Ondoren, Asanbladako kide baten jam session saioarekin amaituz, eta Bilboko Alde Zaharretik trikipoteo bati ekin genion 7Katu Gaztetxeko Jaialdian amaituz.

Unibertsitate giro goibel eta grisa piztea lortu dugu, hemendik aurrera borrokara pasatzeko ordua dugu. Kolonbiako ikasle mobilizazioei elkartasuna helaraziz, gora ikasle borroka!

http://www.youtube.com/watch?v=hTnyEbQSpHk


Topatu.info-ren jarraipena: http://topatu.info/blog/2011/11/17/leioak-indartsu-hasi-du-ikasleen-nazioarteko-eguna/

martes, 15 de noviembre de 2011

Azaroaren 17an, Ikasleen nazioarteko eguna

Mundu osoko ikasle mugimendua, ekimen aldarrikatzaileak antolatzen ari da egun honen harira: Grebak, manifestazioa, itxialdiak, etab...

Leioako Kanpusean, kurtsoari begira indarrak pizteko asmoarekin, egun osoko egitaraua antolatu dugu Leioa osatzen dugun Fakultate ezberdinetatik. Ekimen ezberdinen artean, Kanpus mailako bazkari batekin amaituko dugu Mikel Laboa Plazan. Jaia bai, borroka ere bai aldarrikapen gisa, El Salvadorreko kantautore batekin eta Gizarte Zientzietako Asanbladako Jam Session batekin jarraituko dugu eguna, Bilboko Alde Zaharretik trikipoteo batekin amaituz. Era berean, egun osoan zehar argazki erakusketa kritiko bat egongo da Fakultateko pasiloetan ikusgai. Animatu eta parte hartu!!

martes, 8 de noviembre de 2011

Hemen da Gizarte eta Komunikazio Zientzietako argazki erakusketa kritikoa

Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek azaroaren 17an, Ikasleon Nazioarteko Egunean, argazki erakusketa kritikoa egingo dute fakultateko eskaileretan zehar; fakultateak dituen gabeziak agerian uzteko asmotan.

Animatu eta bidali zure argazki kritikoak ggzzasanblada@gmail.com helbidera!

Argazki erakusketa kritikoaz gain, beste ekintza batzuk ere burutuko dira: hitzaldi bat eta bazkari herrikoia. Hala ere, oraindik ez da ordua eta tokia zehaztu.

Animatu eta parte hartu! Fakultatea Errebelatu!

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Kukutza desalojatua eta GGZZ Asanblada datorren asteazkenean

Kukutza III Gaztetxearen desalojoaren ondorioz, Gizarte eta Komunikazio Zientzia aurkezpenerako Asanblada bertan behera utzi dugu eta datorren asteazkenera, irailak 28, pasatzen dugu, 13:30tan eta Eraikuntza Erreformatuaren atarian bertan. Bitartean, esan bezala adi mobilizazioei! Gaztetxeak defendatzera!! eta Kukutza berreskuratzea!!
Kukutza ikutu bez!!

jueves, 15 de septiembre de 2011

Indartsu dator GGZZ Asanblada 2011-2012 ikasturterako

Aurtengo ikasturterako berriz martxan egongo da Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Asanblada. Gure Fakultate berria aurrera doa bere itxura kartzelarioa sendotuz; egungo krisiaren erantzuleen presentzia (BBKren egoitza nagusi bat) eta pasiloetatik segurtasun kamerak ezarriz kontrol soziala areagotuz.

Ikasleok ez gara isilduko, eta eztabaidatzeko tokien faltan, antolatzeko beharra ikusten dugu. Horretarako, Asanblada irekia deitu da datorren asteazkenerako, irailak 21, 13:30tan!! Eraikuntza Erreformatuaren atarian izango da hitzordua, Asanbladaren aurkezpen gisa.

Gainera, kurtso hasiera giro errebeldean datorkigu, batik bat Bilboko Kukutza Gaztetxearen desalojo arrisku larria dela eta!
Gaztetxeak defendatu!
Kukutzatik ez dira pasako!
Adi mobilizazioei!
http://kukutza.blogspot.com/