martes, 15 de noviembre de 2011

Azaroaren 17an, Ikasleen nazioarteko eguna

Mundu osoko ikasle mugimendua, ekimen aldarrikatzaileak antolatzen ari da egun honen harira: Grebak, manifestazioa, itxialdiak, etab...

Leioako Kanpusean, kurtsoari begira indarrak pizteko asmoarekin, egun osoko egitaraua antolatu dugu Leioa osatzen dugun Fakultate ezberdinetatik. Ekimen ezberdinen artean, Kanpus mailako bazkari batekin amaituko dugu Mikel Laboa Plazan. Jaia bai, borroka ere bai aldarrikapen gisa, El Salvadorreko kantautore batekin eta Gizarte Zientzietako Asanbladako Jam Session batekin jarraituko dugu eguna, Bilboko Alde Zaharretik trikipoteo batekin amaituz. Era berean, egun osoan zehar argazki erakusketa kritiko bat egongo da Fakultateko pasiloetan ikusgai. Animatu eta parte hartu!!

martes, 8 de noviembre de 2011

Hemen da Gizarte eta Komunikazio Zientzietako argazki erakusketa kritikoa

Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek azaroaren 17an, Ikasleon Nazioarteko Egunean, argazki erakusketa kritikoa egingo dute fakultateko eskaileretan zehar; fakultateak dituen gabeziak agerian uzteko asmotan.

Animatu eta bidali zure argazki kritikoak ggzzasanblada@gmail.com helbidera!

Argazki erakusketa kritikoaz gain, beste ekintza batzuk ere burutuko dira: hitzaldi bat eta bazkari herrikoia. Hala ere, oraindik ez da ordua eta tokia zehaztu.

Animatu eta parte hartu! Fakultatea Errebelatu!

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Kukutza desalojatua eta GGZZ Asanblada datorren asteazkenean

Kukutza III Gaztetxearen desalojoaren ondorioz, Gizarte eta Komunikazio Zientzia aurkezpenerako Asanblada bertan behera utzi dugu eta datorren asteazkenera, irailak 28, pasatzen dugu, 13:30tan eta Eraikuntza Erreformatuaren atarian bertan. Bitartean, esan bezala adi mobilizazioei! Gaztetxeak defendatzera!! eta Kukutza berreskuratzea!!
Kukutza ikutu bez!!

jueves, 15 de septiembre de 2011

Indartsu dator GGZZ Asanblada 2011-2012 ikasturterako

Aurtengo ikasturterako berriz martxan egongo da Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Asanblada. Gure Fakultate berria aurrera doa bere itxura kartzelarioa sendotuz; egungo krisiaren erantzuleen presentzia (BBKren egoitza nagusi bat) eta pasiloetatik segurtasun kamerak ezarriz kontrol soziala areagotuz.

Ikasleok ez gara isilduko, eta eztabaidatzeko tokien faltan, antolatzeko beharra ikusten dugu. Horretarako, Asanblada irekia deitu da datorren asteazkenerako, irailak 21, 13:30tan!! Eraikuntza Erreformatuaren atarian izango da hitzordua, Asanbladaren aurkezpen gisa.

Gainera, kurtso hasiera giro errebeldean datorkigu, batik bat Bilboko Kukutza Gaztetxearen desalojo arrisku larria dela eta!
Gaztetxeak defendatu!
Kukutzatik ez dira pasako!
Adi mobilizazioei!
http://kukutza.blogspot.com/


miércoles, 8 de junio de 2011

Selektibitatean ere 2015 Unibertsitate Estrategiari EZ!!

Gaur goizean, Leioako ikasle mugimendua bizi garen komunitate unibertsitarioaren hipokresia eta merkantilizazioa salatzera atera da Selektibitatearen egun honetan.

Goizean goiz, pankarta ezberdinak zabaldu dira: Medikuntzako Asanbladatik euskararen alde matrikulazioak euskaraz egitea aldarrikatuz, gazte independentistek eskubide zibil eta politikoen defentsan Gazte bat gehiago ez! dinamika aldarrikatuz, eta Gizarte Zientzietako Asanbladaren eskutik "Bienvenid@s a la Universidad ¿Pública? patrocinada por: ConfeBask, Petronor, BBK, El Correo..." zeritzon pankartarekin UPVren eta hezkuntzaren merkantilizazioa salatuz.

Ondoren, selektibitatea egin behar zen eraikina kartelez josi dira aldarrikapen ezberdinekin: kontrol soziala salatuz "Zona videovigilada, kamaraz zaindutako gunea", merkantilizazioa salatuz "UPV=Petronor, Ertzaintza, ConfeBask, El Correo, BBK, kamerak..."edota 2015 Unibertsitate Estrategia eta merkatuaren menpeko Unibertsitate Publikoaren finantzazioari buruz ANECAk eta Hezkuntza Ministraritzak kaleratutako testuak.

Era berean, azterketak baino lehen, ikasleen sarrerarekin koinzidituz tolesturiko eskuorri txiki batzuk banatu dira. Bertan, alde batean zera jartzen zuen: "Ikasle, ez irakurri azterketa bukatu arte". Eta beste aldean honako hau: "Zeri deitzen diogun: Hezkuntzaren pribatizazioa, elitizazioa, Full-time study, Infantilizazioa, Unibertsitate Estrategia 2015, Hezkuntza lehiakorra... Sakontasun handiagoz: http://selektibitateleioa.wordpress.com/". Eskuorria zabaltzean, barnean, Hezkuntza eredu espainiarrari buruzko eskematxoa azaltzen zen, zera azalduz: Selektibitatetik ateratako zenbakiak bizitzaren laburpen gisa, zein nolako etorkizuna dugun aukera, ilusio eta lan irteerei dagokienez. Amaieran, ametsak merkatuaren beharrak bihurtzen direla jakinarazten delarik.

Azkenik, Leioako ikasleek antzerki batez UPVren errealitatea irudikatu nahi izan dute: Agintzen duen enpresari batek segurata bat sokaz eusten zuelarik, barra-kodedun maskaraz jantzitako ikasle/bezeroak gidatzen zituen. Antzerkia, Selektibitatea egiten zen klase ezberdinetitatik eta pasiloetatik pasa da.

Guzti honekin, Leioako ikasleek enpresen eta indar polizialen presentzia, 2015 Unibertsitate Estrategiak suposatzen duen hezkuntzaren merkantilizazioa (UPVren Kontseilu Sozialeko lehendakari berria José Manuel de la Sen Larrea da, Petronor enpresako buruetako bat), euskeraren egoera tamalgarria, prekarietatea eta etorkizun iluna, jakintza kritikoaren kalte produktibitatea bilatu izana edota kontrol soziala salatu nahi izan dute, Selektibitatea bezalako ekimen elitista eta lehiakorra egiten den egun honetan.

Informazio gehiago eta aldarrikapena irakurtzeko: http://selektibitateleioa.wordpress.com/

martes, 10 de mayo de 2011

Leioako Unibertsitatean ere AHTri Desobeditu!

Aurreko ostegunean, maiatzaren 5an, Leioako UPV Kanpusean ere Mugitu Egunaren harira AHTren aurkako ekimen ezberdinak burutu ziren. Besteak beste, kartelak, pegatinak, komikiak eta abar zabaldu ziren Kafetegi ondoan ezarritako AHTaren txikizioaren inguruko informazio puntu batean. Era berean, margoketen errepresioari desobedientziaz erantzutearren martxan jarri den autoinkulpazio kanpainarekin bat egin genuen Nik ere AHTren aurka margotu dut lelopoean. Autoinkulpazio orri horiek Iruñeako Audientzia Probintzialera bidaliko dituzte maiatzaren 11n aurkezteko asmoz. Gainera, ekintza zuzen moduan Leioan burutzen ari diren obretan zein fakultateetan margoketak azaldu ziren. Mugituren urtebeteko bideoa ikusteko sakatu hemen: http://blip.tv/file/5076572

Amalurra birrinduta eta hezkuntza duinik gabe ez dugu etorkizunik!
Unibertsitatean ere AHTri Desobeditu!











viernes, 15 de abril de 2011

Protesta oihuz jositako Korrika Txikia ospatu zen Leioan

60 lagun inguru elkartu ziren Leioako UPVren Kanpusean ostegunean, apirilaren 14a, ikasle mugimenduaren protesta oihuz jositako Korrika Txikian. Mikel Laboa Plazatik hasita, Gizarte eta Komunikazio Zientzietatik, Zuzenbide, Medikuntza, Zientziak eta Arte Ederretako Fakultateraino entzun ziren ikasleriaren garrasiak.

Nagusiki euskeraren aldeko ekimen honetara, ikasle borrokaren hainbat borroka ildo azaleratu ziren martxan: presoen aldeko oihuak, Ikasle Gune baten aldeko oihuak, kapitalismoa eta Bolognaren aurkako oihuak, euskal burujabetasunaren aldeko oihuak, kontrol sozialaren aurkako oihuak zein indar poliziaren jazarpenaren aurkako oihuak ozen azaleratu zien Kanpusan zehar. Aipatzekoa, ikasleriaren mezua Errektoretzara bideratu nahi zenean, sarrera protecsengatik oztopatua izan zela. Hala ere, ez zen inongo istilurik gertatu eta giro ezinhobean bertso ezberdinekin amaitutzat jo zen ekimena. Gainera, Arte Ederretako, Medikuntzako zein Gizarte Zientzietako Asanbladako lagunek Leioako ikasleak ziren Xabi De la Maza eta Jone Lozano preso politikoak bertan egon beharko zirela gogorazi nahi izan zuten.