lunes, 24 de enero de 2011
jueves, 6 de enero de 2011
Unibertsitateetako Ikasle Mugimenduaren Jardunaldi Europearrak: 2011ko otsailaren 11an.
Vienan, Londresen, Parisen eta Bolognako “Bolonia Burns” bileretan lortutako adostasunen ondoren, eta duela gutxi Bartzelonan ospatutako “Commoninversity” topaketatik, Edu-Factory eta Autonomous Education Network borroka komun honetan parte hartzen dutenen bilera europear bat deitzeko batu dira. Helburua, Unibertsitatetako barruko zein kanpoko eremuetan borrokatzeko sare europear indartsu bat sortzea besterik ez da. Gure gaitasun politiko kolektiboa garatzeko eta eztabaidatzeko gune transnazionala, ongizate sozialaren eta unibertsitatearen kontrako erasoak indargabetzeko eta guztiontzako komuna izango den etorkizun berri bat eraikitzeko.
Orain da altxatzeko momentua, elkarrekin, kolektiboki, gure bizitzak berreskuratzeko eta eskubideetan oinarritutako Europa berri bat eraikitzeko. Gurea dena aldarrikatzeko momentua iritsi zaigu: komuna dena.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO: INFO@EDU-FACTORY.ORG
Iturria:
http://www.edu-factory.org/wp/for-a-new-europe-university-struggles-against-austerity/